Pertsona bati bere curriculuma egiten laguntzen ari nintzen ordenagailuan. Bat-batean, pantailan bere jaiotza-data ikusi, eta, hara, esan nion: "Ze kasualitatea, gaur zure urtebetetzea da". Eta orduan, bada, zorionak eman nizkion, normala denez.
Jarraian, bere erantzunak lekuz kanpo utzi ninduen: "A bai?", esan zidan, "gaur al da? Bada, ez nintzen gogoratzen", bere erantzuna.
Nik, berriz: "Ez al da, bada, data hori da zu jaio zinen eguna, ala?".
Bai, bai, egun hori bere jaiotza-eguna zela aitortu arren, bere herrialdean bere erlijiokoek urtebetetzeak ospatzeko ohiturarik ez zutela esan zidan.
Ez dutela elkar zoriontzen, ez elkarri deitzen urtemugetan, eta beraientzako jaiotza-data zenbaki bat besterik ez zela. Horregatik ez omen zuen inork zoriondu. Bueno, Infojobs-ek zoriondu zuela esan zidan. Baina posta elektronikoz, eta ez ziola kasurik egin.
Bide batez, zorionak gau urtebetetze eguna dutenendako!
Zorte pixka batekin, ez naiz bakarra izango zoriontzen.