%25eko igoerari ezetz?

Erabiltzailearen aurpegia Igor Arizmendiarrieta 2018ko api. 27a, 07:32

Bilbon izan zen pentsiodunen manifa bateko pankarta batean zegoen akats matematiko bat ekarriko dut gure artera gaurkoan. Bertan zioen lehen lerroan, gazteleraz, Pentsio publiko duinak, %0,25ari ez eta bigarren lerroan, euskaraz, Pentsio publiko duinak, %25ari ez.

Kontxo!, esan nuen, euskal hiztunek %25eko igoerari ere ezetza ematea...

Igoera %0,25ekoa bada, 600 euroko pentsio batean 1,5 euro dira hilabeteko. %25eko portzentajea aplikatuko bagenu, berriz, 150 euro. Eta honi ezetz esaten diote? Igoera honi euskal hiztun pentsiodunek ezetz esatea ere... kar kar kar.

Bitxikeria hau alde batera utzita, ez dakit zorioneko edo zoritxarreko, baina ez naiz pentsioduna oraindik.

Akaso, izango naiz inoiz, baina, gauzak nola doazen ikusita, ezin dezakegu esan nola bukatuko den pentsio-sistema hau.

Azken hilabeteetan, hedabideetan maiz ikusten ari gara pentsiodunen albisteak.

Astero-astero, eta antolakuntza bikain bat erakutsiz, beraien aldarrikapenak denon belarrietara eta begietara iristea lortu dute.

Gizarteko beste zenbait esparrutan ikusten ez den batasun irmo bat erakusten dute, koloreen gainetik.

Egia da beraien eskubideengatik borrokatzen direla, baina egia da guregatik ere –gazteagoak garenongatik– borrokatzen direla. Izan ere, gu ere noizbait iritsiko gara pentsiodun izatera –hori espero dut, behintzat–.

Beraien oraingo lorpenak gure etorkizuneko oinarriak izango dira.

Eta hori nahi dut adierazi, beraien borrokarekin, guretako izango diren lorpenak ere eskuratuko dituztela, seguru aski.

Hor autokritika egiten diot neure buruari; izan ere, beste askok bezala, pentsioduna izatea urruti ikusten dut eta badirudi mobilizazio edo aldarrikapenetara joan beharrik ez dugula, kontrakoa denean.

Baina gauza bat argi dut, %25eko igoera nik oraintxe bertan sinatuko nukeela!

Hor ez nator bat pankartakoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak