OIGA agiria

Erabiltzailearen aurpegia Igor Arizmendiarrieta 2013ko abe. 16a, 10:11

Orain Gabonak datozela, betidanik eman didate atentzioa...

... Euskal Herriko txoko guztietan dauden Olentzeroek. Estilo guztietakoak aurki ditzakegu: batzuk benetako bizarrarekin, beste batzuk ordezko bizarrarekin —umeak ez dira inozoak—, bizar zurikoak, bizar beltzekoak, aurpegia belztuta daramatenak, aurpegia garbia daramatenak, tripa potoloa dutenak, argalak, pipadunak, piparik gabekoak, astoan datozenak, erremolkean datozenak, bizidunak, bizigabeak, trenez datozenak, menditik datozenak, boxeo izar izandakoak, debekatuak… Egia esan, elkarren antza duten bi Olentzero ikustea ez da batere erraza.

Umeen lekuan jartzen naiz eta, kontxo, hauek ere galdetuko diote beren buruari: baina zenbat Olentzero daude? Ez al dago bat bakarra? 

Ez dakit gehiegi eskatzea den, baina Olentzero standard bat egotea ez legoke gaizki, ez duzue uste? Horretarako OIGA bezalako froga bat proposatzen dut; hau da, Olentzero Izateko Gaitasun Agiria. Arropa frogekin, bizar frogekin eta, noski, amaitzeko, ahozko froga batekin. Modu horretan, behintzat, Olentzero bat eta bakarra izango genuke Euskal Herriko ume guztientzat. Errege magoekin ez naiz sartuko, pentsa zenbaterako eman dezaketen; karrozan, zaldian, metroan, gameluan, traktorean, motorrean, itsasontzian... EIGA beste baterako utziko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak