Igor Arizmendiarrieta: "Mundumirara begira"

Erabiltzailearen aurpegia Igor Arizmendiarrieta 2011ko api. 23a, 02:00

Denok dakigun moduan hauteskunde osteko asteburuan, maiatzaren 27tik 29ra, Mundumira dugu Elgetan.

Aurten elgetarroi tokatu zaigu festaren antolakuntza aurrera eramatea. Ez da txantxa gisa honetako jai bat antolatzea. Aurreko Mundumirako jaialdietan egon bazarete ikusiko zenuten zer-nolako antolakuntza dakarren. Komunikabide batean, jaiaren antolaketan ia 100 boluntario behar direla irakurri dut. Elgetako biztanleria kontuan hartuta, elgetarron %10 izango litzateke (hamarretik bat). Nire harridurarako, behar den pertsona kopuruaren herenak soilik eman du izena. Nahiko datu kaxkarra, nire iritziz.

Ez dakit zeintzuk izan daitezkeen arrazoiak. Agian, gaizki egin da boluntarioen eskariaren prozedura edo jendeak urruti ikusi du Mundumirako data eta azken ordurako utzi du izenematea, edo jendeak ez du interesik...Suposatzen dut izena eman nahi duenak oraindik ateak zabalik izango dituela. Inoiz ez da berandu izango. Asko jota, hiru orduko txandak izango dira, oso eramangarriak eta festa beste ikuspuntu batetik bizitzeko aukerarekin.

Kanpoko jendea lanera etorriko den arren, tristea izango litzateke inguruko herrietatik jendea ekarri behar izatea guk beteko ez ditugun zeregin hauek burutzeko. Lerro hauek baliatu nahiko nituzke zalantzan dagoen jendea animatu eta deialdi honen berri izan ez dutenengana iristeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak