"Futbola, futbola da"

Erabiltzailearen aurpegia Igor Arenaza 2014ko mai. 3a, 00:00

Futbol denboraldia amaitzear, emozio ugari bizitzear! Tamalez, tristurak hartu gaitu astean, Tito Vilanova eta Vujadin Boskov entrenatzaileak zendu baitira. Biak ere, arrakasta handikoak.

Arrakastaren hamar adibide aipatuko ditut: 

1. Inoiz ez galdu zure pasioa; zure grinak zure motibazioa izan behar du. Atletiko Madril bezala. 

2. Gainditzea aurkitu; baina ez soilik emaitzetan, baizik eta ondo pasatzean, formatzean, hobetzean, esperientzia hartzean. Jagoba Arrasateren Erreala lez. 

3. Bidea gozatu; ez bakarrik mugara heltzean. Milesker Gaizka Garitanoren Eibarri. 

4. Ez zaitez behin eta berriz akatsean zigortu; Andoni Zubizarreta Bartzelonako egoera zail honetan bezala. 

5. Pentsamendu tinkoa eduki; helburura bideratua. Ernesto Valverdek lez. 

6. Sufritzen ikasi, zure bideko laguna da eta. Osasuna, Alaves eta Bergara moduan. 

7. Zuk egin dezakezunean bakarrik ekin; ez begiratu besteei. Zorionak Gotzoni eta Joni Mondran eginiko lanagatik. 

8. Egoerak ez dira beti onenak; zure jarrera bai. Juaninaren Antzuola bezala eta Pep Guardiola lez. 

9. Bizitzan eta kirolean garrantzitsu sentitu. Andoni Azkargortaren Aloña moduan. 

10. Segurtasuna eta konfiantza izan; zu zara zuk uste duzuna zarena. Ez gehiago ez gutxiago. 

Esker mila, Gorka Valle eta Kerman Azkarraga. Eskerrik asko, Iban Rodriguez eta zure lantaldea. Denok ere, UDA merezitako tokian utzi arren. 

Arrakasta ez da beti garaipena. Arrakasta, aukerak agertzen direnean aprobetxatzen jakitea da. Boskovek esan zuena gogoratuz: "Futbola, Futbola da". Ai! Aurten, gainera, mundiala Brasilen...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak