"Maritxu Kajoi Komisiñuari, 'Txumai'-ren senitartekoen partetik"

Erabiltzailearen aurpegia

Maritxu Kajoi jaia ospatu dugu aurten ere bai.

36 urte daramagu dotore jantzi eta Maritxu omenduz egun bitxi hau bikain pasatzen. 

Urte luze horietako gehienetan Jesus Maria Martinez Txumai han egon da  txaranga aurrean, serio, txintxo, ilusio handiz, bere zuzendari lana ederto betetzen. 

Artista hutsa! 

"El mejor director del mundo", esaten zuen berak irribarretsu! 

Aurten Txumai joan zaigu.  

Gure familian faltan botatzen dugu. 

Izugarri, gainera! 

Gurekin dago, bihotzean daramagu, barru-barruan sartuta. 

Eta ikusi dugu zuen bihotzetan ere presente dagoela. 

Esku programan bertso zoragarria eta hunkigarria eskaini diozue, eta, begietan malkoak eduki arren, alaitasunez kantatzeko eta dantzatzeko aukera izan dugu bera gogoratuz. 

Txumai-ren senitartekoen partetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotz-bihotzez.

--------------------

Itziar Aranburu Martinez eta familia

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.