"Ez da bidezkua!"

Erabiltzailearen aurpegia Irma Arabaolaza 2013ko abe. 9a, 01:00

Bagara ikasle dexente ostiralero Donostittik Oñatira faten garenak.

San Prudentzion paradia egonda, bertan bajaitten gara, baiña konturatu gara parada horrek ez dauela fabore haundirik egitten. Ondiok badauz autobusak San Prudentzion geldiketan ez dianak, eta nik dakittela autobus danak dakoi bertan geldiketako obligaziñua. Askotan, autobusa martxan egonda ez zutittu ezkero, autobusa Arrasatera fango litzake San Prudentzion geldittu barik. Hori ez da bidezkua. 

Beste alde batetik, San Prudentzion bajaitten garelako ez dau esan gura maleta barik gatozela. Gidarixana korrika fan bihar izan du askotan maleterua eraitteko eskaketan. Gaiñera, bertan bajaitten dan pertsona bakarra bazara eta momentuan ez badau iñor be autobusera igoteko, autobusa fan eta maleta barik geldittu zara. Hori be ez da bidezkua.

Beste milla aldiz pasau xaku Donostiko autobusa San Prudentzioko rotondara aillegaitten ebillela mutur parian San Prudentziotik Oñatira dabillen autobusak ihes egittia. Horrek esan gura dau beste ordu erdi itxoin biharra eukitten dula autobusa hartu eta Oñatira fan ahal izateko. Behin pasaittia ulergarrixa da, baiña ostiralero berdiña pasaittia ez da bapebe ulergarrixa. Egualdi onakin umore pittin bateaz hartzen dia gauzak, baiña negu osua hola pasaittia merezi du ikasliok? Ez da bidezkua. 

Honekin danakin esan gura dotena da batez be autobusan ordutegixak hobeto antolatu biharra dauzela. Hiriburutatik datozen autobusakin bat etorri biher daue ordutegixak eta neri eta beste zenbait ikasleri oin arte, behintzat, ez dosku ezer be lagundu autobus honek. Gauzak zailddu besterik ez dau egitten; izan be, oin kotxe bat etorri bihar izaten da hainbat ikasleren billa ordu erdi itxoitten ez egotiatik, eta askotan samurraua eta dana izaten da autostop egittia, segidan baten batek hartzen zaittu eta. Benetan autobus zerbitzu honek onurarik ekarten dosku?

Astelehenian bertan pasau xakun beste gauza bat. Aillegau giñan San Prudentzioko paradara eta papel bat pegauta euen bertan. Esaten ebena zan autobus batzuk bertan ez ziala geldittuko, beste aldian geldittuko ziala. Orduan, hiriburu batetik datorren pertsona bat betiko paradan geldittu eta beste aldera pasau biher da Oñatirako autobusa hartu ahal izateko? Ez dau denporarik. Ordutegixak aldatu ezian, ez da autobus hori hartzera aillegauko, eta gaiñera, ez da bapebe komodua. 

Honekin danakin hainbat ikaslek eskertuko geke neurriren batzuk hartzeia. Ikasle dexente gara hola gabitzenak eta nahiko nekagarrixa da, egixa esan. Espero dot zeozetarako balixo izatia hemen idatzittako keja honeik.

--------------------

Irma Arabaolaza

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak