Gaur… futbolera noa

Erabiltzailearen aurpegia Ines Aldai 2018ko mar. 16a, 17:00

Futbola gustatzen zait. Hori esatea... Bai, badakit ez dela oso intelektuala geratzen, baina hala da.

Gainera, kontra daudenek esaten duten arrazoi berberagatik: "Horrela ez dugu pentsatzen beste arazo batzuen gainean"... Eta?

Alde batera begiratuta (ez dira nire hitzak baina bat nator): "Hezkuntza publikoak murrizketa ikaragarriak izan ditu azken hamarkadan, eta horrek dakartzan ondorioak argiak eta nabariak izan dira: langile kopurua murriztu, hezkuntza langileen baldintzak okertu, ikastegietako baliabideak murriztu, azpiegiturak okerrago…"

Bestera: "Milaka pentsiodunek protesta egin dute, pentsioak kudeatzeko politika soziala salatzeko…" Orain dela gutxi izan da martxoaren 8a; emakumeen aldarrikapen eguna. Zenbat urtetan? Eta, zenbat urte geratzen zaizkigu oraindik?

Hau da bizitzea tokatu zaiguna, ez dago besterik. Arazo guzti hauekin borrokatu behar dugu egunero. Bakoitzak, ahalik eta hoberen dakien moduan egingo die aurre.

Eta borroka hauetan, astean behin, atsedena hartu nahi dugunean, barkamena eskatu behar?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak