Batu zertarako?

Erabiltzailearen aurpegia Ines Aldai 2015ko eka. 13a, 00:00

Hauteskundeek beti ekartzen zizkidaten gogora Gabonak. Saririk lortu ez genuenok pozik geunden.

Osasuna dela eta, ondo bizi garela, eta abar. Baina, aldi berean, ez nuen inor kexatzen ikusten saria tokatu zitzaiolako. Denok zoriontsu. Hauteskundeekin berdin. Denok pozik; bazeukaten, beti, zer ospatu. Aurtengoetara arte. Hauetan, porrota onartu duten lehenengoetariko bat izan da. 

Ezin izan da ezkutatu jendea ez dela gustura egon. Herritarren haserreak edo desadostasunak islatu egin dira aurtengo emaitzetan.

Onartu bezain pronto… bigarren zatia. Politikak irabazi duela, ona dela kolore ezberdinetako udalak osatzea… Ados, baina galdera batzuk etortzen zaizkit burura: ez da posible izan hori bera egitea orain arte? Irabazlerik ez egotea behar da indarrak batzen hasteko? Hori da elkartzen gaituen arrazoi bakarra?

Oraindik udalen %80 osatu gabe daude Espainian –Euskal Herria barne–. Leku askotan ez da nahikoa bi alderdik bat egitearekin eta beste batzuetan hiru baino gehiago elkartu beharko dira: "Elkartu gaitezen beste hau kanpoan uzteko", hori da entzuten dena. Beste argudio batzuk ere egongo direla pentsatu nahi dut. 

Oso agintaldi luzea izango da horretan bakarrik oinarritzen bada batasuna. Hala bada ez dut uste politikak irabaziko duenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak