Oso ondo

Erabiltzailearen aurpegia Ines Aldai 2014ko urr. 28a, 00:00

Bakarkako gizarte honetan gero eta zailagoa da gehiengo bat ados egotea gai baten inguruan.

Baina baditugu, zoritxarrez, hamaika bat eredu bat egiteko: txartel beltzak, ebola dela eta hainbat politikariren ezgaitasuna…

Azken honi lotuta Exkalibur txakur gizajoak jaso zuena. Sare sozialak kolapsatu egin ziren bere istorioaz. Debagoienean ere bat egin genuen bidegabekeria honekin. 

Nolabait, basatiak ez garenaren seinale. Eta ingurumena zaintzeko kontzientzia ere badugula adierazteko, orain dela bi aste, egin zen Deba ibaiaren garbiketa. Egunkariak zioenez, 500dik gora debagoiendar aritu ziren. Oso ondo.

Orain bai, bostehun horietatik, zenbatek izango dute txakurra etxean? Edota, zenbatek izango dute etxean txakurra duten ezagunen bat? Ba al dute ezagun edota lagun horiek guztiek kaleak garbi mantentzeko kontzientzia? Noiz arte jasan beharko dugu euren axolagabekeria? 

Aurreko baten, 2-3 urtetako umetxo bat ikusi nuen itxura bitxia zuen aztarna horietako batera abiatzen. Parkean zegoen. Gurasoak lasai egon zitezkeen parke horietakoa zen.

Baina ez. Orain, denetarako kontzientzia eskatzen dugunean, gure askatasuna bazter guztietan aldarrikatzen dugunean, ezin izango gara parkeetara lasai joan gure seme-alabak, bertan, askatasunez mugi daitezen. Oso ondo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak