Gaur ez nator Maialeni buruz berba egitera, bere amaz baizik. Domekan, Maialenek irabazi zuela iragarri zutenean, "Maialen Lujanbio Zugasti" esan zuten: Zugasti. Baten bat akordatu zen noizbait ama batek Maialen izan zuela.
Goienan, hainbat kazetari daude eguneroko errealitatea prosan helarazten digutenak. Baten bat gogoratzen al da haien amez? Mirari Altube, Xabi Urzelai… ez al zituzten hauek ere emakumeren batek, noizbait, izan? Zergatik ez diegu haien amen abizenei lekutxo bat egiten berriaren egilea idazterakoan ere.
----------
Ion Albizu Gonzalez
Aretxabaleta