"Xalanan egunerokua (III)"

Erabiltzailearen aurpegia

Eskerrik asko, nere loa ahots goxoz kulunkatziarren...

... bizitza malkartsu suertau danian lurrikaren dardaria leuntzen egon zalako.

Eskerrik asko, nahi beste kolore nereganatzen lagundu izanagaitxik; afiziñuak desiuakin bakarrik daukala zerikusixa esatiarren. 

Eskerrik asko, espilura begiratzian, naizen modukua onartzen laguntziarren, ez dagolako nere gorputza dan modukua baino gauza politxauik. Askatasuna txilixuan topauko nebala azaldu zoztazun, plazerra nere baitxan aurkitzen zala behin eta berriz errepikatzen. Ez beste iñun. 

Eskerrik asko, emakume,  isiltasunian ezkutatu zaitxuen arren, belaunaldiz belaunaldi utzi dozun herentzia inportantiagaitxik.

--------------------

Irati Alberdi eta Ana Moñux

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.