... bailarako partido judizialean. Hirugarren Tobera honekin, nolabait, eskualdeko hiru herri handien trilogia itxi dugu, arrakastaz, umorez eta dotoreziaz, zela bestela! Eta aurtengo Toberan, azalkeriaz eta itxuraz aritu garen arren, komunitategintza, bailara izaera, eragile eta pertsonen arteko igurtziak, benetako besarkadak eta etorkizuneko erronkak izan ditugu hizpide, Bergararentzat ez ezik, herri guztien erronka ere badirenak.
Bagaratik, Tobera hau sortzen, idazten, antolatzen, osatzen eta egiten lagundu diguzuen guztioi eskerrak eman gura dizkizuegu. Inoizko Tobera parte hartzaileena izan dela ez dago zalantzarik, gidoigintzatik hasi eta herri epaiketa satirikoa antzeztu artean, asko izan baitzarete modu batera edo bestera zuen aletxoa eskaini duzuenak. Laguntza eman diguzuen bergarar, auzotar eta debagoiendar guztiei gure eskerrik beroena. Gidoigintzan aritu zareten denoi, eta baita berau osatzeko ekarpenak egin dituzuenoi ere (Juan Martin Elexpuru, Idoia Etxebarria, Joxe Mari Larrañaga, Maialen, hiru Nereak, Ane eta Ione, Enaitz Alustiza, Ainhoa Larrañaga eta beste hamaika herritar!). Eskerrak Aranzadi Ikastola, Ipintza Institutua eta Zabalotegi aretoko langileei, entseguak egiteko lekua utzi eta beti, laguntzeko prest egoteagatik. Baita ezohiko udal plenoan parte hartu zenuten herri eragileetako ordezkariei eta herritarrei ere. Zela ez, Bergarako Orfeoia, Aritzeta abesbatza, Alai taldea, San Josepe abesbatza, Bergarako Orkestra Sinfonikoko Soka Taldea eta Bergarako Musika Eskolari ere gure eskerrik beroena, eta bereziki, Valen Moñuxi. Nola ez, iazko Toberako lantaldeari, Oñatiko plaka jartzeko ekitaldian egindako lanagatik. Soinuako eta Goienako lagunei, urtero bezala, egindako lan itzelagatik. Bergarako frontoiko tabernako lagunei, beti laguntzeko prest! Eta nola ez, Bergarako Udalari, gure eskerrik beroena eta eskertuena, Toberari emandako babesagatik.
Eta batez ere, eta nagusiki, Herri Epaiketa Satiriko honetan antzezle lanetan aritu zareten lagun guztioi. Zuek barik, beste behin ere, Tobera egitea ezinezkoa izango litzatekeelako! Eskerrik asko, bihotzez!
----------
Iraitz Agirre Aranguren
Arrasate