Maitzaren 15ean, Hezkuntza Berrikuntza jardunaldiaren 5. edizoa egingo da Eskoriatzako campusean. Aurtengo edizioak, eta “Irakasle izatetik erraztaile izatera” lelopean, egungo hezkuntzan ezinbestekoa den "erraztaile" rola jorratuko dute.
Gaia lantzeko, punta-puntako bi profesionalek hartuko dute parte ekitaldian: Carlos Magro (argazkian) berrikuntzan, hezkuntzan eta estrategia digitalean adituak eta Eugenio Astigarraga Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak.
EGITARAUA
- 09:00-09:15. Harrera. Begoña Pedrosa (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).
- 09:15-10:00. Hitzaldia. “Hezkuntza garai aldakorretan”. Eugenio Astigarraga (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea).
- 10:00-12:30. Taller y ponencia. “Aprendizaje colaborativo y experiencial: reflexión sobre los nuevos roles para el aprendizaje”. Carlos Magro (experto en innovación, educación y estrategia digital).
IZEN-EMATEA
Ekitaldia irekia da, baina interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena interneten. Maiatzaren 13a arte egongo da irekita epea izena emateko: bete izen-emate formularioa.