Humanitate eta Hezkuntza Zientzien KoLaborategiak antolatu du itzaldia eta egingo da, apirilaren 11n, Eskoriatzako campusean, 18:00etan hasita.
Iñigo Gebara irakasle eta adituak hitzaldia eskainiko du, apirilaren 11n, Eskoriatzako campusean. Bertan, adituak azalduko du, hezkuntzan, software librea erabiltzeak dituen abantailak eta garrantzia.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategiak, gizarte digitalerako hezkuntza eta komunikazio laborategiak, antolatu du ekitaldia eta 18:00etan hasiko da.
Hitzaldia sarrera libreko da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute internetez: izen-emate orria.