Lan-poltsan izena emateko interesa dutenek hurrengo helbidera bidali beharko dute curriculuma: https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin
Curriculuma bidaltzerakoan, interesatuek aukeratu beharko dute webgunean “Hezkuntza” jakintza arloa; lan-poltsaren erreferentzia ere adierazi beharko dute mezuan (lan-poltsa bat baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero, adierazi mezuan aukeratutako erreferentziak).
Hezkuntzako hurrengo lau arlotan ireki da lan-poltsa:
Arloak
- Giza eta Gizarte Zientzia didaktikan irakaslea. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-007-18).
- Hizkuntzen eta literaturaren didaktikan eta soziolinguistikan irakaslea. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-008-18).
- Haur Hezkuntzan alderdi psikopedagogikoak eta haurraren garapena. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-009-18).
- Lehen Hezkuntzan alderdi psikopedagogikoak eta haurraren garapena. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-010-18).
Profila
- Doktorea izatea hobesten da, bestela lizentziatua edo graduatua.
- Euskara: C1/C2.
- Ingelesa ezagutzea (C1 gutxienez) hobesten da.
- Lan esperientzia: irakaskuntzan eskarmentua.
- Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa.
- Proaktiboa eta sortzailea da.
- Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
- Taldean eta sarean lan egiten daki.