Honako helbidera bidali behar dira curriculumak: http://www.mondragon.edu/eu/guri-buruz/lan-egin-gurekin (ezagutza arloan, aukeratu beharko da “Hezkuntza”, horrela curriculumak jasoko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean).
Lan-poltsan interesatuta daudenek hurrengo zereginak bete beharko dute:
Aplikazio berrien garapenetan eta baita aurretik inplantatutakoen aldaketatan parte hartu.
Eginkizun zehatzak
- Proiektuak landu eta abian jartzeko beharrezkoak diren lanak zehaztea eta planifikatzea. Garapenen jarraipena egin, aurrerapen maila, aurrekontuen desbideraketak, arriskuak eta aurkitutako arazoak aztertuz.
- Jardun zuzena ziurtatzen duten behar beste froga egin.
- Aplikazioen ezarpenak.
- Ezarrita dauden aplikazioen aldaketa eskaerak aztertu.
- Aplikazioen esplotazioari begira, hornitzaileak luzatutako dokumentuen balidazioa.
- Erabiltzaileen kontsultei erantzun, bere ardurapean dauden aplikazioetan laguntza emanez.
Lanpostuaren eskakizunak
- Informatika lizenziatura / Ingeniaritza Informatikoa.
- Ezarpenetan eta datu basetan eskarmentua.
- Euskara: EGA edo baliokidea.
Kontuan hartuko diren arloak
- CMS eta web-ingurunea.
- Multimedia tresnak.
- Sare-administratzaile.