Lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Erabiltzailearen aurpegia Huhezi (MU) 2017ko uzt. 3a, 14:06

2017-2018 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko, lan-poltsa ireki du HUHEZIk, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Curriculumak bidaltzeko epea zabalik dago 2017ko uztailaren 9a arte.

Honako helbidera bidali behar dira curriculumak, uztailaren 9a baino lehen: http://www.mondragon.edu/eu/guri-buruz/lan-egin-gurekin  (intereseko arloan, aukeratu “Hezkuntza”)

Hurrengo arloetako curriculumak jasoko dira:

HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA (EUSKARA ETA GAZTELANIA)

Titulazio akademikoa: Filologia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Hitzkuntzen Psikopedagogia

  • Doktoreak lehenetsiko dira.
  • Hizkuntzen irakaskuntzan aditua eta aritua.
  • Eskolan esperientzia izatea lehenetsiko da
  • Euskaraz eta gaztelaniaz C2 maila.
  • Atzerriko hizkuntza bat jakitea baloratuko da.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.

HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA (INGELESA)

Titulazio akademikoa: Filologia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Hizkuntzen Psikopedagogia

  • Doktoreak lehenetsiko dira.
  • Hizkuntzen irakaskuntzan aditua eta aritua.
  • Eskolan esperientzia izatea lehenetsiko da.
  • Ingelesez C1-C2 maila.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.

Didaktika orokorra eta eskola antolamendua

Titulazio akademikoa: Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia edo Soziologia

  • Doktoreak lehenetsiko dira.
  • Eskolan esperientzia izatea lehenetsiko da.
  • Euskaraz ondo dakiena (C1 gutxienez).
  • Atzerriko hizkuntza bat jakitea baloratuko da.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.

HEZKUNTZA BEREZIA

Titulazio akademikoa: Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia edo Lehen Hezkuntza (Hezkuntza Berezia)

  • Doktoreak lehenetsiko dira.

  • Heziketa Berezian aditua eta aritua.

  • Eskolaren ezagutza duena lehenetsiko da.

  • Euskaraz ondo dakiena (C1 gutxienez).

  • Atzerriko hizkuntza bat jakitea baloratuko da.

  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.

HAUR HEZKUNTZA

Titulazio akademikoa: Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia edo Haur Hezkuntza

  • Doktoreak lehenetsiko dira.

  • Haur Hezkuntzan aditua eta aritua.

  • Eskolaren ezagutza duena lehenetsiko da.

  • Euskaraz ondo dakiena (C1 gutxienez).

  • Atzerriko hizkuntza bat jakitea baloratuko da.

  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak