Aurtengo ikasturtean, 40 urte egingo ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Izan ere, dagoeneko lau hamarkada bete dira, 1976an, Eskoriatzako Irakasle Eskola sortu zutenetik. Urteurren hori ospatzeko, eta 40 urtean euskal gizartean eragiten lelopean, hainbat ekitaldi prestatu ditu fakultateak maiatza eta ekainean egiteko, horien artean, Richard Gerver-en aurkezpena.
Hitzaldiaren titulua:
-
Education: the simple thinking behind a complex future. (Hezkuntza: pentsamendu sinplea etorkizun konplexu baten aurrean).
Aurkezpena ingelesez izango da, baina bat-bateko itzulpena eskainiko da euskarara eta gaztelerara. Aurikularrak denboraz hartzeko, 18:00etan irekiko dituzte Amaia Antzokiko ateak.
Ekitaldian parte hartzeko, webgune honetan eman behar duzu izena, maiatzaren 10a baino lehen (inskripzioak hartuko dira kontuan iritsitako hurrenkeran):
Richard Gerver mundu mailako erreferentea da hezkuntza eta berrikuntzan; gainera, egun dagoen hizlari ospetsu eta inspiratzailetariko bat da. Oso entzutetsu eta jarraituak izaaten dira Gerver-en aurkezpen publikoak; ekitaldi horietan jorratzen ditu, beste batzuen artean, hurrengo gaiak: aldaketen kudeaketa, kultura aldaketa erakundeetan, sorkuntza eta berrikuntza.
The International Curriculum Foundation elkarteko sortzailea, bere proposamenak aplikatu izan dira hainbat hezkuntza erakundetan. Gainera, oso aholkulari ezaguna da. Hala, urteetan izan da Erresuma Batuko gobernuko eta UNESCOko hezkuntza arloko aholkularia. 2016an, Simple Thinking and Change: Learn to Love It, Learn to Lead It izeneko best-seller-a argitaratu zuen.