Komunikaldia 2017: Kirola, komunikabideak eta generoa

Erabiltzailearen aurpegia Huhezi (MU) 2017ko apirilaren 25a

Maiatzaren 4an egingo dute, Aretxabaletako campusean, aurtengo Komunikaldia jardunaldia. Oraingo edizioan hizpide hartuko dute kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak antolatzen du Komunikaldia topaketa. Aurtengoa, jardunaldiaren 12. edizioa izango da

Egitaraua

10:00 Aurkezpena.

10:15 Ikuskizuna. Maddi Erauskin, Iratxe Baztarrika, Irune Alfonso eta Nagore Arin (Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 2. mailako ikasleak).

10:30 Hitzaldia. Amelia Barquín (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea eta irakaslea).

11:30 Mahai-ingurua:

  • Maider Unda (Borrokalaria).
  • Agurtzane Elorriaga (Txirrindularia).
  • Oihana Aldai (Futbolaria)
  • Moderatzailea: Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko esataria).

Aurtengo edizioan, lehenengo aldiz, ikasleek diseinatu dute jardunaldia iragartzen duen kartela. Egileak izan dira Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko "Online baliabideak" lan-sekuentziako ikasleak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak