Eskoriatzako campusean egingo den ekitaldian, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Michel Etchebest Mauleko auzapezak, Eneko Goia, Donostiako alkateak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak partekatuko dituzte euskarari buruzko esperientzia pertsonalak eta profesionalak. Mahai-ingurua 17:00etan hasiko da eta parte hartu ahal izateko, aldez aurretik, izena eman beharko da. Streaming bidez ere eskainiko da ekitaldia zuzenean.
Euskal Herriko hiriburuetako alkateak. Euskararekiko harremana eta etorkizuneko erronkak izenpean, mahai-inguruak bi zati izango ditu, bata profesionalagoa eta, bestea, pertsonalagoa. Lehenean, alkateak zentratuko dira administrazio publikoan egiten duten lanean eta, euskararekin lotuta, alkate moduan esku artean dituzten erronketan; bigarrenan, aldiz, hizlariek zirriborratuko dute euren biografia linguistikoa: noiztik, nola eta zein harreman izan duten euskararekin. Fakultateko Euskara batzordeko ikasleek ere parte hartuko dute ekitaldian.
Parte-hartzaileak
-
Juan Mari Aburto (Bilboko alkatea).
-
Joseba Asiron (Iruñeko alkatea).
-
Michel Etchebest (Mauleko auzapeza).
-
Eneko Goia (Donostiako alkatea).
-
Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea).
-
Moderatzailea: Nekane Goikoetxea (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea).
Streaming-en bidez ikusteko
- MUtelebista: http://mukom.mondragon.edu/mutb/zuzenekoak/
- Goiena.eus webgunean
Gainera, Eskoriatzako campusean bertan prestatuko da bigarren areto bat ekitaldian zuzenean jarraitzeko.