Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatetik barkamena eskatu nahi diegu ikasle, lankide eta guraso guztiei eta, batez ere, albiste faltsu horretan inplikatuak egon direnei. Barkamenak, bereziki, kaltetuak izan diren Goienako kazetariari zein Goiena Komunikazio Talde osoari, baimen barik haien izena bereganatu eta zabaltzeagatik.