"Hezkuntza kalitatea hobetzen: gakoak eta esperientziak" izenpean, maiatzaren 15ean, jardunaldia Eskoriatzako campusean

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzaren 15an, ostiralarekin, Ikaskide Taldeak antolatutako jardunaldiaren 5. edizioa egingo da Eskoriatzako campusean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Aurtengo leloa: "Hezkuntza kalitatea hobetzen: gakoak eta esperientziak". Erkidek eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarrekin antolatzen duten jardunaldia.

Urtero legez, goiz osoko jardunaldian ezagutu eta landuko dira hezkuntza berrikuntzan erreferente diren gaiak eta praktika onak. Aurten, hezkuntza kalitatearen hobekuntzarako gako diren aspektuak jorratuko dira, berrikuntza prozesuan (eskola garapenean) eta inplementazioan (gelako esku hartzean) eragina daukaten aldagaien identifikazio eta horien lanketatik eratorritako emaitzak partekatuz. Horretarako, aukera egongo da ezagutzeko aurtengo ikasturtean Ikaskide Proiektuan parte hartzen ari diren eskolek garaturiko esperientziak.

Horiez gain, “Bide berriak” atalean, Fernando Fernandez Madrileko Irakaskuntzako Kooperatiben arduradunaren eskutik, ezagutuko dira “Ikasleen kooperatiben” proposamena eta horrek eskaintzen dituen aukerak eta lan egiteko moduak. 

EGITARAUA

Sarrera ekitaldia
08:45-09:00 Harrera. Material banaketa
09:00-09:30 Agurra

  • Erkide, Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa.
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak.

09:30-11:30

  • “Ikaskidetza ulertzeko eta praktikara eramateko gakoak eta esperientziak". Ana Usabiaga, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea eta Ikaskide Taldeak Proiektuaren koodinatzailea.
  • “Ikaslea: aktiboki, elkarrekin eta intentzionalki ikasten duen subjektua”. Ibaizabal Ikastola, Lea Artibai Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola, Laudio Ikastola eta Assa Ikastola.
  • “Irakaslea: elkarrekin hausnartuz garatzen den profesionala”. Ibaizabal Ikastol eta Lea Artibai Ikastetxea.
  • “Ikastetxeak: ikaste komunitate profesional eraginkorra”. Elgoibar Ikastola.

11:30-12:00 Kafea

12:00-13:00

  • "Bide berriak identifikatzen: ikasleen kooperatibak". Fernando Fernandez, Madrileko Irakaskuntzako Kooperatiben arduraduna.

13:00-14:00 Itxiera

  • “Ikaste-irakaste prozesuak aldatzeko premiak eta ikaskide taldeak izandako esperientziatik ikasitakoak”. Mariam Bilbatua, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea eta Ikaskide Taldeak proiektuaren aholkularia. Inmakulada Ikastola eta Salbatore Mitxelena Ikastola