Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki Ikertegiak antolatuta, Kooperatibagintzan Topaketa II egingo da, ekainaren 20an, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Bigarren edizio honetan, hizlari ospetsu batek parte hartuko du: Ignacio Ramonet kazetari eta gizarte pentsalari galiziarrak.
Topaketaren xedea da gogoeta konpartitua egitea Arrasateko kooperatibagintzak dituen erronkez. Helburu hori lortzeko asmoz, osagai ezberdinak tartekatu dituzte jardunaldian, hala nola hitzaldiak, mintegiak eta talde dinamikak. Hala, egitaraua horrela geratu da osatuta:
15:00 Hitzaldia: ‘Kooperatibagintza eta ekonomia solidarioa globalizazioaren erronken aurrean’. Ignacio Ramonet kazetaria eta gizarte pentsalaria.
Aipatzekoa da, bigarren edizio honetan hizlari oso ezagun batek hartuko duela parte: Ignacio Ramonet kazetari eta gizarte pentsalari galiziarrak. Ramonet liburua askoren egilea da eta zuzendaria Le Monde Diplomatiquealdizkarian espainiako edizioarena.
Topaketa doakoa da. Jardunaldian parte hartzeko dauden tokiei dagokionez, goizeko saiorako 100 lagunentzako lekua besterik ez dago eta kooperatibistek izango dute lehentasuna. Hortaz, lehentasuna izango dute lehenengo izena ematen dutenak. Ignacio Ramonetek arratsaldean egingo duen saioa, aldiz, sarrera libre izango da, hori bai, aretoak dituen 200 lagunentzako tokia bete arte.
Hiru modu daude Kooperatibagintza Topaketan izena emateko: