Duela 10 urte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ikasketak bukatu zituzten ikasle ohiak elkartuko dira larunbatean Eskoriatzako campusean

Erabiltzailearen aurpegia
Mondragon Unibertsitateko MUkide ikasle ohien elkarteak antolatuta, oraingo larunbatean elkartuko dira 2003-2004 ikasturtean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ikasketak bukatu zituzten ikasle ohiak. Antzinako ikaskideak berriro ikusteaz gain, ekitaldian josoko dute fakultateak bizi izan duen aldaketen berri. Urteurreneko ekitaldia Eskoriatzako campusean egingo da eta 12:00etan hasiko da.

Hitzordu polita dute duela 10 urte Hezkuntza ikasketak bukatu zituzten ikasle ohiek: Mondragon Unibertsitateko MUkide ikasle ohien elkarteak antolatuta, larunbatean, Eskoriatzako campusean, aukera izango dute fakultatera itzuli eta berriro elkartzeko ikaskide izandakoekin.

Urteurreneko bilkura 12:00etan hasiko da, eta harrera ekitaldian parte hartuko dute Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoak eta Nekane Arratibel Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak. Lehenak gainbegiratuko dut Mondragon Unibertsitateak azken 10 urteotan egin duen ibilbidea, bigarrenak, aldiz, azalduko ditu fakultateak bizi izan dituen aldaketa nagusiak. Aurkezpen labur horien ondoren, bisitatuko dira fakultateak egun dituen bi campusak, Eskoritzakoa eta Aretxabaletakoa. Bukatzeko, luntxa egingo da Aretxabaletako campusean. Tarte informal horretan, aukera ezin hobea egongo da orduko gelakideekin luze hitz egiteko.

Larunbateko ekitaldira deituta daude 2003-2004 ikasturtean ikasketak bukatu zituzten hurrengo ikasketetako ikasle ohiak:

  • Giza Zientzietan Lizentziatua.
  • Psikopedagogian Lizentziatua.
  • Irakaslea, Atzerriko Hizkuntza espezialitatea.
  • Irakaslea, Hezkuntza Berezia espezialitatea.
  • Irakaslea, Haur Hezkuntza espezialitatea.

Oraingoa da era honetako bilkurak egiten den lehenengo aldia. Ikasle ohien elkarketak antolatu dira Mondragon Unibertsitateko hiru fakultatetan: Enpresagintzan, Goi Eskola Politeknikoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Topaketaren inguruko informazioa guztia eta izena emateko orria: MUkide ikasle ohien elkartea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.