Maiatzaren 21ean, “Elkarrekin bizitzen ikasi: Ikaskide taldeak” izeneko jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean.
Jardunaldiaren laugarren edizioa izango da aurtengoa. Oraingoan, gainera, gonbidatu berezi bat egongo da hizlarien artean: Angel Pérez Gomez Malagako Unibertsitateko katedraduna. Ikerlari ezagunak hitz egingo du, hezkuntzan, konpetentziek duten garrantziari buruz.
Jardunaldiak 50 euro balio du (ERKIDEn federatutako kooperatibentzat, ikasle eta langabetu doan) eta parte hartu ahal izateko, izen-emate orria bete behar da eta hurrengo batera bidali:
- sarrera@huhezi.edu posta elektronikora.
- 943 71 40 32 fax zenbakira.
Egitarua
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila.
- ERKIDE irakaskuntza kooperatibak.
- Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.