Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute EITBk eta MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Erabiltzailearen aurpegia Huhezi (MU) 2014ko maiatzaren 9a

Gaur, maiatzak 9, bi erakundeen arteko elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Maite Iturbe EITBko zuzendariak eta Nekane Arratibel MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.

Bilbon EITBk duen egoitzan sinatutako hitzarmenaren bidez, sakonduko nahi da bi erakunderen arteko harremanean, bereziki, hurrengo gaietan:

  1. Bi aldeen interesekoak diren proiektuetan, izan ikerketa lanetan (euskarazko komunikabideen esparrua eta informazioaren kontsumo ohituren azterketa abiapuntu hartuta), izan aholkularitza kontuetan, izan sor litezkeen gainerako interesgune komunetan.
  2. Ikasleen praktiketan, EITBko hedabideetan.
  3. Goikolab komunikazio-laborategian eta EITBren egoitzetan gauzatu daitezkeen proiektuetan.
  4. Arlo akademiko eta profesionalaren uztarketan. Horretara, EITBko profesionalek MU-HUHEZIko ikasketetan eskolak emateko aukerak izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak