Eskola munduko eragileak biltzea, hezkuntza arloan esperientziak trukatzea eta berrikuntza sustatzea xede dituen ekitaldia, hurrengo lelopean egingo da: "Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak"
Jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, eta, goizeko 08:45etan hasita, eguerdiko 13:00ak arte luzatuko da. Jardunaldian parte hartu nahi dutenak eman behar du izena, aldez aurretik, hurrengo helbidean: harrera.huhezi@mondragon.edu edo 943 71 41 57 telefonoan.
EGITARAUA
08:45-9:00 Dokumentazio banaketa.
09:00-09:15 Ongi etorria. Nekane Arratibel (HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea dekanoa).
09:15- 10:30 Mahaingurua. IRASKALEEN FORMAZIOA: ILDOAK, ERRONKAK ETA PROPOSAMENAK
Gidaria: Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi aldizkaria).
Partaideak:
- Arantza Aurrekoetxea (Hezkuntza Saila. Eusko Jaurlaritza).
- Iñaki Biain (Irungo Berritzegunea).
- Mariam Bilbatua (Huhezi-Mondragon Unibertsitatea).
- Abel Ariznabarreta (Ikastolen Elkartea).
- Arantxa Arostegi (Kristau Eskola).
- Xabier Mendizabal (Eskola Publikoa).
10:30-11:00 Atsedena
11:00-12:30 Esperientziak. ERALDAKETARAKO BIDEAK URRATZEN
- HUHEZI: Irakasle-eraldatzaile rola landuz Graduko ikasketetan.
- BERRIMET: Mikel Errazkin Santo Tomas Lizeoaren memoria historiko lantzeko proiektua.
- EKOMU: Joseba Antxustegietxarte. Hirukide Eskolan irakasleen prestakuntzarako proposamena: ikasten duen erakunderantz.
12:30-13:00 Itxiera eta agurra. Arantza Ozaeta (HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea Graduondo eta Etengabeko Prestakuntza arduraduna).