Joseba Tapia musikariak hitzaldia emango du astelehenean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Erabiltzailearen aurpegia Huhezi (MU) 2014ko mar. 19a, 10:48

"Belarriak soinu" izeneko hitzaldi musikatua emango du Joseba Tapia musikariak astelehenean, hilak 24, Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako campusean. Hitzaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta irekia izango da.


Jendaurreko saio praktikoan, artista lasartearrak bilduko ditu azken urteotan egin duen hausnarketa musika irakaskuntzaren inguruan. Azalpenak emateko, hainbat instrumentu baliatuko ditu: aho-soinua, ukelelea, baxua edo soinu txikia..., beti ere, azpimarratzeko musikan belarriak duen garrantzia.

Joseba Tapiari kezka sortu dio musikak egin duen ibilbidea: herri musikaren egoera (trikitixa, folka, rocka…), ganbaratik akademiara egindako bidea, entsegu lokaletik musika eskolara... Horien guztien gainean jardungo du, modu praktikoan, Eskoriatzako campuseko Kapera aretoan.

Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Euskara Batzordeak antolatu dut hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak