Hitzartu izeneko proiektu komunikatiboa sortu du MUko ikasle talde batek

Erabiltzailearen aurpegia Huhezi (MU) 2014ko ots. 11a, 22:29

Hitzartu izena eman diote Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek sortu duten proiektu komunikatiboari. Sustatzaileen helburua da, bestea beste, fakultateen eta ikasleen arteko harremana handitzea, suspetzea bizitza unibertsitarioa, zabaltzea informazioa eta trukatzea material didaktikoa.

Hitzartu izena eman diote Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek sortu duen proiektu komunikatibo berriari.

Hamar lagun ari dira egitasmoa bultzatzen, gehien-gehienak Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko lehen mailako ikasleak. Sustatzaileen helburua da, besteak beste, ikasleen arteko eta MUko fakultateen arteko harremana handitzea, bizitza unibertsitarioa suspertzea, intereseko informazioa zabaltzea, eta material didaktikoa trukatzea. Hori guztia, euskara ardatz hartuta.

Gaur gaurkoz taldeak duen erronka nagusia da MU osora zabaltzea. Dagoeneko, laguntzaileak dituzte HUHEZIko Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetan, eta, harremanetan daude Enpresagintza, GEP eta Gastronomia fakultateetako ikasleekin.

Informazioak zabaltzeko, bereziki, Interneteko baliabideak erabiliko dituzte. Horretarako, dagoeneko irekita dute blog bat: Hitzartu.tk, eta sortu dituzte profilak Facebook-en eta Twitter-en (@hitzartu). Eta, jakina, partaide gehienak Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak izanik, berebiziko garrantzia emango diote ikus-entzunezko formatuei.

Aurkezpen gisa, bideoa egin dute Hitzartuko kideek:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak