Amets egitea da bidea

Erabiltzailearen aurpegia Hector Prieto 2015ko mai. 7a, 00:00

Orain dela aste pare bat elkarrizketa labur bat entzun nuen irratian eta zer pentsatua eman zidan.

Elkarrizketatua 98 urteko euskal miliziano bat zen. Eta Elgetan egitekoak ziren 36ko gerra zibilean Intxortan izandako borrokaren urteurreneko ekitaldien barruan merezitako omenaldia jasotzeko puntuan zegoen.

Haren istorioa benetan gogorra zen. Bizitzaren kontakizun osoak jarri zizkidan ileak tente, baina behin istorioa osorik entzunda zati bat geratu zitzaidan subkontzientean. Elkarrizketaren une batean zera esan zuen: 16 urterekin Batzorde Komunistetara afiliatu zela, eta, 20 urte luze kartzelan pasatu arren, gaur egun oraindik, 100 urte betetzear zela, ametsetan sinesten zuela.

Orduan ulertu nuen solidaritate, justizia eta askatasun desioak ez direla ideia hutsak, ez direla ezinezko ametsak, baina ezta filmetako "amets amerikarra" ere. Amets horiek bizitzako bidea dira; egia da ezinezkoak diruditela, baina utopia horiei jarraituta aurrera egiten dugu konturatu gabe. Horregatik, zin egin nion neure buruari mundu hobe baten aldeko itxaropena sekula ez dudala galdu behar. Askok gura dugun etorkizun hobe hori eraikiko duen bidetik pauso tinkoarekin aurrera egiteko gertu nago ni, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak