Emakumea historian zehar

Erabiltzailearen aurpegia Hector Prieto 2015ko urt. 4a, 00:00

Beti esan izan da historia garaileek idazten dutela eta hori, nire ustean, ez dago errealitatetik oso urrun. Hala, mendeetan zehar zapaltzaileek erabili egin dituzte galtzaileak.

"Ahaztu" horiek historiatik kanporatuak izan dira bidegabeki; horien artean emakumeak daude. Biztanleriaren erdia izan arren ez dira era justuan tratatu, ezta historian ere. Begira diezaiegun erregeei, iraultzaileei, artistei eta beste askori, guztiak gizonak.

Aurreko batean deskubritu nuen Mercedes Sosak abestutako kantu bat, Juana Azurduy izenekoa. Borrokalari horren historia kontatzen da; 1780. urtean jaioa, espainiarren aurka borrokan jardun zuen XIX. mendean eta lau seme-alaba eta senarra galdu zituen egungo Bolivia askatzeko gerran. Senarrari lagun egin zion borroka guztietan, eta hori hil zenean gerrillariek, batez ere indiarrek, osatutako talde txiki baten buru jarri zen. Simon Bolivarren historia interesgarria dela baderitzozue, mesedez, irakur ezazue emakume horren gaineko zertxobait, bakarrik justizia egiteko bada ere.

Ikusi duzue, patriarkatuaren zapalkuntzaren tentakuluak gune askotara iristen dira, baina zorionez, emakume eta gizon askok egunero-egunero jarduten dute borrokan berdintasuna posible izan dadin. 

Nik bat egingo dut, eta zuk?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak