- Abenduak 14, 20:00 (Zineklub), "Bidasoa 2018-2023" dokumentala, Fermin Muguruza zuzendariarena.
- Abenduak 20, 19:00 (Kultur etxean), "La travesia" dokumentala, Noé Valladares zuzendariana. Eta ondoren zuzendariarekin konektatuko dugu online.
"Bidasoa 2018-2023" dokumentalaren laburpena:
Bidasoa 2018-2023 dokumentalak mugako egoera salatzen du. Hain zuzen ere, Fermin Muguruza arduratu da ikus-entzunezkoa zuzentzeaz, gizarteko arazoekiko izan ohi duen begirada kritikoarekin.
Irundik Hendaiara igarotzeko Bidasoa ibaiko mugan hil diren pertsonen egoera salatu du; eta, era berean, migratzaileen istorioa eta eurak laguntzen aritzen diren elkarteen lana ere lehen lerroan jarri ditu.