ERAKUSKETA “KANTU ETA KOLOREZ MIGRAZIOAREN ALDE”

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2023ko ira. 11a, 21:00

NOIZ: Inaugurazioa: Irailak 13 (asteazkena), 19:00tatik aurrera. Erakusketa Irailak 13 – Urriak 3 egongo da ikusgai.
NON: Eltzia topagunean (sarreran)

Hotz Oñatik "Migrazioa guztion eskubidea" kanpaina egin zuen maiatzean. Kanpainari hasiera emateko "Kantu eta kolorez migrazioaren alde" ekintza artistiko kulturala ospatu genuen festa giroan apirilean Oñatiko plazan. Ekintza honetarako margotutako artelanak egongo dira ikusgai erakusketan:

  • Oñatiko hainbat artistak margotutako panelak.
  • Pintura tailerreko gaztetxo eta helduek margotutako koadroak.
  • Ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako ikasgeletan margotutako piezak elkartu eta sortutako 5 mosaikoak ere ikusgai egongo dira.

Patata tortilla pintxoak ere egongo dira. Eta ekintza egunean grabatutako irudiekin egindako bideo bat ere ikusgai egongo da.

Gonbidatuta zaudete! Etorri Eltziara! Animatu eta parte hartu! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak