EHIZA animazio film laburra

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2023ko mai. 3a, 21:44

Hotz Oñatik antolatutako "Migrazioa guztion eskubidea" sentsibilizazio kanpainaren bigarren emanaldia hurrengo asteazkenean izango da.

EHIZA animazio film laburra. Ondoren tertulia: zuzendaria (Bego Vicario) eta taldekide batzuk (Roberto Zabarte) etorriko dira

  • Noiz: Maiatzak 10
  • Non: Oñatiko kultur etxean (zinema aretoan)
  • Ordua: 19:00
  • Prezioa: Dohainik

EHIZA, Hauazkena Taldea, 2020 4,59’
Sipnosia: “Ez genuen sinistu nahi izan hurrengoak gu izango ginela”

Rafael Ruiz Balerdi artista donostiarrak 1969. urtean egindako Homenaje a Tarzan. Capitulo I. La cazadora inconsciente animaziozko film labur esperimentala “jarraituko du” hitzarekin amaitu zen. Ehizak nolabaiteko jarraipena ematen dio film hari, eta animalien harrapaketaren analogia erabiliz, gaur egun gertatzen diren egoera lazgarriak eta giza eskubideen urraketak salatzen ditu.
Ruth Escobar, Jugatx Astorkia, Miriam Inza, Angela Jurado, Oihana Leunda, Arrate López Apellániz, Naiara Mallabia, Uxue Reinoso, Bego Vicario eta Roberto Zabartek osatzen duten kolektiboak, 2016tik EHUn lan egin du izen desberdinekin, baina beti irakasle, ikasle eta ikasle ohien arteko elkarlana bilatuz. Kimuaken parte hartu dute Beti bezperako koplak (2016) eta Areka (2017) filmekin.

Erreserbatu zure sarrera: https://onatikultura.sacatuentrada.es/eu/productos/descripcion/ehiza-animazio-laburmetraia-o%C3%B1atiko-zinean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak