"Awlad. Hesiak Gainditu" dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2023ko mai. 1a, 20:53

Hotz Oñatik antolatutako "Migrazioa guztion eskubidea" sentsibilizazio kanpainaren lehen emanaldia hurrengo asteazkenean izango da.

Ane Irazabal-en "Awlad. Hesiak Gainditu" dokumentala. Ondoren tertulia Ane Irabazalekin (online konektatuko da).

  • Noiz: Maiatzak 3 (asteazkena)
  • Non : Oñatiko kultur etxean (zinema aretoan)
  • Ordua: 19:00
  • Prezioa: Dohainik

Sipnosia: Mohamad, Aya, Hadi eta Muzhda lau ume errefuxiatu dira; beren jaioterriko indarkeria atzean utzi dute.Haiek guztiek ihesaldiaren lau etapa erakusten dituzte; ihesaldiaren helburua da leku seguru batera iritsi eta bertan beren bizitzen norabideari ekin ahal izatea. Lau ume horiek beren haurtzaroa aldarrikatzen dute, baina, batik bat,eskolara joateko duten eskubidea.Protagonistak normaltasunera itzultzeko eta gerran galdutako haurtzaroa berreraikitzeko borrokatuko dira. 

Erreserbatu zure sarrera: https://onatikultura.sacatuentrada.es/eu/productos/descripcion/-awlad-hesiak-gainditu-dokumentala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak