Noiz: Zapatuan (2023/04/29)
Non: Oñatiko plazan
Ordua: Goiz osoan zehar
Ekintzak:
- Oñatiko hainbat artista panelak pintatzen egongo dira
- Pintura tailerreko gaztetxo eta helduak pintatzen egongo dira
- Ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako ikasgeletan margotutako piezak elkartu eta 5 mosaiko sortuko ditugu
- Bertsoak izango ditugu DBHko 1.mailakoen eskutik
- Musika izango dugu: munduko musika eta abestiak Oñatiko hainbat abeslari eta taldeen eskutik (Aiert Alberdi eta Maddi Arlazon)
- Mokadutxo bat egiteko aukera ere egongo da
- Olatu solidarioa egingo dugu Aita Mari proiektuaren alde. Aita Mari itsasontziaren maketa bat eskuz eskuz eramango dugu Oñatiko kaleetan zehar olatu solidario bat sortuz
Gonbidatuta zaudete! Etorri plazara! Zuen parte-hartzea garrantzitsua da! Animatu eta parte hartu!
"Migrazioa guztion eskubidea" kanpainako ekintzak maiatzak 3, 10, 17, 23 eta 31 izango dira, 19:00tan Kultur-etxean:
- Maiatzak 3: Ane Irazabal-en "Awlad. Hesiak Gainditu" dokumentala. Ondoren tertulia Ane Irabazalekin (online konektatuko da).
- Maiatzak 10: EHIZA animazio kortoa. Ondoren tertulia: zuzendaria (Bego Vicario) eta taldekide batzuk (Roberto Zabarte) etorriko dira.
- Maiatzak 17: "Haizearen egia" film laburra (Sahara). Ondoren tertulia: Ekain Albite (zuzendaria) eta Garazi Hach Embare (sahararren eskubideen aldeko eusko-saharar ekintzailea) egongo dira.
- Maiatzak 23: Yemen-eko egoera humanitarioari buruzko hitzaldia. Eva Erill "Solidarios sin fronteras" GKEko lehendakariaren eskutik.
- Maiatzak 31: Frontera Sur-ri buruzko hitzaldia. "Solidary Wheels" GKEko bi pertsona etorriko dira, Melillako egoera kontatzera.