Azoka txikia (zapatuan Oñatiko plazan)

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2023ko api. 15a, 12:49

Hotz Oñatik hilero azoka txiki bat antolatzen du plazan, normalean hilabeteko 2.zapatuan izaten da baina hilabete honetan aste santua zenez zapatu hori, apirilak 22an (hurrengo zapatuan) izango da azoka txikia. "Migrazioa guztion eskubidea" kanpainaren berri emango dugu bertan!

Azokan hainbat produktu egongo dira salgai: eskuz egindako poltsak, belarritakoak, gozokiak (bizkotxoak, madalenak, etab.) boluntarioek egindakoak... Postre goxo bat eginda lagundu nahi baduzue, goizeko 10:30ean plazara eraman!

Gainera, dohaintzan jasotako produktuekin osatutako 3 saski eder egongo dira zozketan euro baten truke.

Hotz Oñatik "Migrazioa guztion eskubidea" kanpaina jarriko du martxan apirila eta maiatzean. Eta kanpainako informazioa banatuko da azokan.

Zapatuan Oñatiko plazan egongo gara:

  • Noiz: Zapatuan (2023/04/22)
  • Non: Oñatiko plazan
  • Ordua: 10:30-13:00

Lagundu laguntzen!!

"Migrazioa guztion eskubidea" kanpainaren informazio gehiago:

Kanpainari hasiera emateko apirilak 29 (zapatua) "Kantu eta kolorez migrazioaren alde" ekintza artistiko kulturala ospatuko dugu festa giroan Oñatiko plazan. Pintura, mosaikoak, bertsoak, musika, olatu solidarioa eta abar. egongo dira. Eta kanpainako beste ekintzak maiatzak 3, 10, 17, 23 eta 31 izango dira, 19:00tan Kultur-etxean:

  • Maiatzak 3: Ane Irazabal-en "Awlad. Hesiak Gainditu" dokumentala.
  • Maiatzak 10: EHIZA animazio kortoa.
  • Maiatzak 17: "Haizearen egia" film laburra (Sahara).
  • Maiatzak 23: Yemen-eko egoera humanitarioari buruzko hitzaldia.
  • Maiatzak 31: Frontera Sur-ri buruzko hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak