Diru-bilketan 13.000 € baino gehiago jaso ditugu, Asociación de Apoyo al Pueblo Sirio (AAPS) erakundera bidali da jasotako diru guztia.
Janari-bilketan 3.210 kilo (4 palet) elikagai batu genituen. Jasotako janaria Zaporeak GKEren bidez bideratu da Turkia eta Siriara.
Manta eta neguko arropa bilketan 12 palet baino gehiago bildu ziren. Jasotako arropa DYA Bizkaia elkartearen bidez Turkia eta Siriara bideratzea zen asmoa, baina erakunde honek arazoak izan ditu jasotako materiala bidaltzeko, Turkiako enbaxadarekin adostuta zeukaten bidalketa ezin izan dute egin. Hori dela eta, jasotako materialari beste irteera bat eman zaio, beti ere, errefuxiatuei bideratuta:
- 3 palet manta En Red Sos erakundeari bideratu zaizkio, Greziara eramango dituzte, bertako errefuxiatuentzat.
- 32 kaxa neguko arroparekin Ukraniara bideratu da.
- 8 kaxa neguko arroparekin Irungo Harrera Sarera bideratu da (Txantxiku ikastolaren bidez).
- 9 kaxa manta Bilboko Ongi etorri errefuxiatuak erakundera bideratu da, Bilbon kalean bizi diren errefuxiatuentzat.
Mila esker zuen eskuzabaltasunarekin hau posible egin duzuen Oñatiar guztioi! Eta bilketan lagundu duzuen guztioi:
- Janari bilketan parte hartu duten dendak: Errekaldeko denda, Kooperatiba, Eroski Arantzazu, Eroski Errekalde eta Super BM.
- Kaxak eman dizkiguten enpresak: Cartonajes Arregui eta Ulma
- Lokalak utzi dizkiguten familiak (Ezpeleta eta Zubia familiak)
- Bilketa eta bidalketetan lagundu duzuen boluntarioak
Mila mila esker Laguntzen Laguntzeagatik!
Hotz Oñati