Turkian eta Sirian lurrikarak kaltetutakoentzako diru, janari eta arropa-bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2023ko ots. 12a, 18:10

Hotz Oñatik diru-bilketa, janari-bilketa eta manta eta neguko arropa-bilketa egingo du, lurrikarak kaltetutakoentzat.

DIRU-BILKETA

Siria eta Turkia eta Siria arteko mugako egoera kritikoa zen gerra eta milioika Siriar errefuxiatuen ondorioz, eta orain negu gorrian, milaka hildako, zauritu eta etxerik gabeko utzi dituen lurrikara gehitu behar zaio. Egoera benetan larria da, Siriar errefuxiatuen sufrimendua areagotuz.

Hotz Oñatitik laguntza helarazi nahi diegu lurrikarak kaltetutako siriarrei. Horretarako zuen laguntza ezinbestekoa da. Lagundu laguntzen!!

Ekimen honetatik lortutako diru 💶 guztia lurrikararen kaltetuei laguntzeko Sirian eta mugan lan egiten duten GKEentzat izango da, hala nola Asociación de Apoyo al Pueblo Sirio (AAPS) erakundearentzat.

📢 Egin zure ekarpena!

Kontu korrontea: ES08 3035 0005 3300 50078053 (kontzeptuan Siria jarri)

Bizum: 05103

-----------------

MANTA ETA NEGUKO ARROPA BILKETA

Hotz Oñatik Siria eta Turkian lurrikarak kaltetuentzako premiazko manta eta neguko arropa bilketa egingo du Oñatin. DYA Bizkaia egiten ari den bilketarekin bat eginez. Jasotako arropa DYA Bizkaia elkartearen bidez bideratuko da Turkia eta Siriara.

Non: Kiroldegia (Oñati)

Noiz: Otsailak 13-18

Jasoko diren produktuak:

  • Mantak 🛏
  • Lozakuak
  • Txamarrak 🧥
  • Txanoak eta eskularruak 🧣🧤

------------------

JANARI-BILKETA

Hotz Oñatik Siria eta Turkian lurrikarak kaltetuentzako premiazko janari-bilketa 🍽 egingo du Oñatin. Zaporeak Euskal Herri mailan egiten ari den bilketarekin bat eginez. Jasotako janaria Zaporeak GKEren bidez bideratuko da Turkia eta Siriara.

Non: Kooperatiba, Eroski Arantzazu, Eroski Errekalde eta Super BM (Oñati)

Noiz: Otsailak 17, ostirala

Jasoko diren produktuak:

  • Arrain-kontserbak 🐟
  • Barazki eta lekale kontserbak (txerririk gabe) 🥫
  • Arroza 🍚
  • Pasta 🍝
  • Esnea 🥛
  • Gailetak 🍪

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak