@whyborders eta @arashhampay-ren eskutik mugen inguruko argazki erakusketa egongo da ikusgai @eltziataberna-n urriaren 20tik azaroaren 20ra.
?WHY|BORDERS artista errefuxiatuek sortutako ekimen kritiko bat da, mugak zalantzan jartzen dituena. Bere sortzaileetako bat Arash Hampay da, aktibista eta argazkilari iraniarra.
Urriaren 20an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan Arash Hampay-ren eskutik inaugurazio ekitaldia egongo da Eltzia tabernan, erakusketari hasiera eman eta mugen eta prozesu migratzaileen inguruan hitz egiteko asmoarekin.
Animatu mugen inguruko beste begirada batzuk ezagutzera!