“Migrar y resistir” liburuaren online aurkezpena Monica Parra autorearekin.
Noiz: 2022/06/08, 19:00
Non: Oñatiko zinean. Online jarraitzeko aukera ere egongo da.
Prezioa: Dohainik
“Migrar y resistir” liburua Deskontrol argitaletxekoa da. Ezinbesteko lekukoa da, une honetan gure kontinentean gertatzen ari den krisi humanitarioaren errealitatea ezagutzeko. Monicaren esperientzia kontatzen du, lehen pertsonan, hainbat errefuxiatu-esparrutan. Hasiera batean, Monica argazkiak atera, dokumentatu eta iristen direnek jasaten duten egoera salatuz hasi zen eta ondoren boluntario lana egiten bukatu zuen.
Liburuak salgai egongo dira ekitaldian nahi duenarentzat.
Aurkezpena online ere jarraitu daiteke hemen.