Ukraniako Errefuxiatuentzat Diru-bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2022ko api. 7a, 21:02

Ukrainatik ihes egin duten errefuxiatuen kopuruak lau milioiko muga gainditu du jada. Hotz Oñatitik errefuxiatu hauen beharrei erantzun nahian diru-bilketa bat hasi zuen martxo hasieran. Zuen laguntzari esker 5.615 € jaso ditugu. Mila mila esker zuen laguntzagatik!

Momentuz Hotz Oñatik jaso duen diruarekin ondorengo proiektuak lagundu ditu:
  • Material humanitarioko trailer bat bidaltzea Ukrainara (Tarifeños Solidarios): 1.000 €
  • Laguntza humanitarioa bidaltzea, errefuxiatuak Euskadira ekartzea, ostatua eta garraioa eskaintzea errefuxiatuei Polonian (GBGE Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea): 2.500 €
  • Laguntza humanitarioa bidaltzea eta errefuxiatuak Euskadira ekartzea (Auzolana Euskal Herria-Ukrania): 1.000 €
  • Laguntza humanitarioa bidaltzea (janaria eta sendagaiak) Errumaniako mugara (Acción Directo Sierra Norte): 1.000 €
 
Diru bilketa ez da bukatu oraindik. Lagundu laguntzen!! 
 
Ekimen honetatik lortutako diru guztia Ukraniako errefuxiatuei laguntzeko lanean ari diren GKEendako izango da.
Egin zure ekarpena!
Kontu korrontea: ES08 3035 0005 3300 50078053 (kontzeptuan Ukrania jarri)
Bizum: 05103

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak