Irungo Harrera Sarearen hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2022ko mar. 30a, 09:52

"Izan gaitezen babesleku; Bide seguru eta legalak orain!"sentsibilizazio kanpainaren laugarren ekitaldia hurrengo ostiralean izango da

Irungo Harrera Sarearen hitzaldia:

  • Noiz: 2022/04/01, 19:00
  • Non: Oñatiko zinean
  • Prezioa: Dohainik

Irungo Harrera Sarea 100 pertsonatik gorako sarea da, eta modu solidarioan hasi ziren antolatzen 2018ko udan. Irungo tren-geltokian abandonatuta eta eskubiderik gabe zeuden migratzaileen egoera zela eta. Pertsona guztiek baitute harrera duina izateko eskubidea. Irun ezinbesteko muga-pasabidea da aukera berriak bilatzeko beren jatorrizko lekuetatik desplazatuta dauden pertsonentzat.

Irunen, Frantziako muga pasatu nahian dauden migranteek erakundeen aldetik pairatzen duten utzikeria azaleratu eta salatu nahi da hitzaldi honetan.

Erreserbatu zure sarrera https://onatikultura.sacatuentrada.es/eu/entradas/irungo-harrera-sarea-zine-aretoan webgunean edo txokolateixan  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak