Azoka txikia (zapatuan Oñatiko plazan) Ukraniako errefuxiatuei laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2022ko martxoaren 10a

Hotz Oñatik hilero (hilabeteko 2.zapatuan) azoka txiki bat antolatzen du plazan. Eta zapatu honetan (martxoak 12) jasotako diru guztia Ukraniako errefuxiatuei laguntzeko bideratuko da.

Azokan hainbat produktu egongo dira salgai: eskuz egindako poltsak, belarritakoak, gozokiak (bizkotxoak, madalenak, etab.) boluntarioek egindakoak... Postre goxo bat eginda lagundu nahi baduzue, goizeko 10:30ean plazara eraman!

Gainera, dohaintzan jasotako produktuekin osatutako 3 saski eder egongo dira zozketan euro baten truke.

Sinadura bilketa ere egongo da. Egoera administratibo irregularrean dauden 500.000 pertsona migratzaileen erregularizazioa eskatzeko (www.esenciales.info).

Zapatuan Oñatiko plazan egongo gara:

  • Noiz: Zapatuan (2022/03/12)
  • Non: Oñatiko plazan
  • Ordua: 10:30-13:00

Lagundu laguntzen!!

Ukraniako errefuxiatuei laguntzeko diru-bilketan egin zure ekarpena!

Hotz Oñatiko Kontu korrontea: ES08 3035 0005 3300 50078053 (kontzeptuan Ukrania jarri mesedez)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak