Sinadura bilketa migratzaileen erregularizazioaren alde (zapatuan Oñatiko plazan)

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2022ko mar. 3a, 15:09

Hotz Oñatik Estatu mailako #RegularizacionYa mugimenduarekin bat egin eta sinadurak batuko ditu hurrengo hilabetetan.

 
Mugimendu honek Espainiako Estatuan egoera administratibo irregularrean dauden 500.000 pertsona migratzaileen erregularizazioa bultzatuko duen legegintzako herri-ekimena ezagutaratzi nahi du. Lege-proposamena Kongresuan eztabaidatu dadin behar dituzten 500.000 sinadurak jasotzeko helburuz. Mugimenduaren informazio gehiago www.esenciales.info webgunean.

Zapatuan Oñatiko plazan egongo da Hotz Oñati sinadurak biltzen: 
  • Noiz: Zapatuan (2022/03/05)
  • Non: Oñatiko plazan
  • Ordua: 12:00-14:00

Hotz Oñatik sentsibilizazio kanpainaren barruan antolatu dituen ekitaldi eta dokumental emanaldietan ere egongo da sinatzeko aukera Oñatiko Kultur-Etxean:
  • Regularización de inmigrantes "Online Hitzaldia" (Hizlaria: Gonzalo Fanjul), Noiz: 2022/03/9, 19:00
  • 'Bigarren bidaia' / El segundo viaje dokumentalaren emanaldia (Zuzendaria: Unax Blanco) eta ondoren tertulia zuzendariarekin, Noiz: 2022/03/15, 19:00
  • Aita Mari dokumentalaren emanaldia eta ondoren terturia SMHko kide batekin, Noiz: 2022/03/23, 19:00
  • Irungo Harrera Sarearen hitzaldia, Noiz: 2022/04/01, 19:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak