Gora rocka!

Erabiltzailearen aurpegia Honorio Izquierdo 2018ko mar. 9a, 09:04

Sarritan egiten dugu berba filmen soinu-bandez, baina posible da herriei ere soinubanda jartzea?

Ni neu 35 urtez bizi izan naiz Arrasaten.

Argi eta garbi esan dezaket lehenengo eraginak, musikari dagokionez, rocketik jaso nituela –horren barruan beste azpigenero batzuk ere badaude, jakina: punka, heavya, grungea, eta abar: https://es.wikipedia. org/wiki/Rock–.

Horixe bera izan da nire herriaren soinu-banda.

Izan ere, lagunek, tabernek, kontzertuek... denek zeukaten estilo musikal bera Mondragoen.

Bada, horrekin guztiarekin, a ze ezustekoa hartu nuen aurreko Gabonetan herriko tabernetan!

Zerbait aldatu egin da gure herrian.

Rapa, reggaetona... ezin nuen sinetsi ere egin.

Zalantzarik ez dago mundua aurrera doala eta globalizazioa leku guztietara iristen dela, baina galdera hauek datozkit burura:

-Behartuta gaude iristen zaigun guztia onartzera?

-Gure esentzia alde batera utziko dugu eta denon modukoak izango gara?

Gure herriaren nortasunari eutsi behar diogu.

Zer garen jakin behar dugu, eta hori babestu.

Izan ere, badakigu zer garen?

Gora rocka!

---------

Honorio Izquierdo

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak