Rodriguez nagusitu zen bederatzi txirlo botata eta haren atzetik geratu ziren: Bittor Astigarraga (Asola Berri) zortzi txirlorekin; Ion Aransolo, zortzirekin; Jesus Mari Gorosabel (UDA) zazpirekin; Lander Odiaga (MX3T) seirekin eta Imanol Osoro (San Migel) seirekin.
Lasturreko saioaren ondoren txapelketaren sailkapen nagusian aldaketak izan ziren. Txapela Sergio Rodriguezek jantzi zuen eta bigarrena izan zen Angel Ibarluzea, Elgoibarko San Migel taldeko kidea.