Gipuzkoako 52. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Hirutxirlo 2023ko mar. 13a, 14:58

Eibarren hasi da asteburuan, Hiru Txirlo Bola Txapelketa. Eta lehen jaurtialdiko txapelduna Garikoitz Rodriguez izan zen, Asola Berri elkarteko kidea; bigarren postuan Lander Odiaga geratu zen eta hirugarren, Alex Campos.

Hona hemen sailkapena:

  • 1- Garikoitz Rodriguez (Asola Berri elkartea), zortzi txirlorekin.
  • 2- Lander Odiaga (San Andres), sei txirlorekin.
  • 3- Alex Campos (Asola Berri), sei txirlorekin.
  • 4- Joseba Lazkano (Lastur), bost txirlorekin.
  • 5- Mikel Urkia (San Joxepe), bost txirlorekin.
  • 6- Pedro Gomez (Asola Berri), bost txirlorekin.

Aretxabaletako UDAko taldeari dagokionez bederatzi kide izan ziren nor baino nor gehiago, eta emaitzarik onena lortu zuten Gorka Madinabeitiak eta Jose Luisek lau txirlo botata eta Kepa Urra birekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak