Goizean Lehendakari Saria jokatu genuen San Andres bolatokian, eta bertan, Elgoibarko Angel Ibarluzea izan zen 64 bolaritatik onena.
Bazkarian 80 pertsonek hartu genuen parte, Ander Ariznabarretak musikaz girotu zuena.
Ondoren, Juan Kruz Arizaga Korta-ri eta Juan Klaudio Unamunori omenaldia egin geinen, baita beraien emazteei lore sorta bana eman ere: Aupa Nati eta Karmen, zuen pazientziagatik!
Bukatzeko sari banaketak izan genituen, Bola-jokorako Euskal Federazioaren eskutik, baita auzo eta herri ezberdinetako udalen laguntzari esker ere.
Eibarko Garikoitz Rodrigezek jantzi zuen aurtengo txapela, Angel Ibarluzearen eskutik, bera izan baitzen azken txapelketako garailea (2019).
Mila esker zuen laguntzagatik, asko eskertzen da egiten duzuen lana, aupa zuek eta Aurrera Bolie!